WEBINAR

Kontsultatu proiektuaren esparruan egindako webinarrak. Bertan, ikaskuntza nagusiak, garatutako tresnak eta horiek praktikan jartzeko adibideak aurkezten dira.
Azpitituluak: euskara, gaztelania eta frantsesa
Hizkuntza hautatzeko, egin klik bideoaren goiko eskuineko aldeko engranajean 

Proiektuaren baliabideak

Gure bi erakundeen esperientzien truketik abiatuta, tresnak, metodologiak eta gomendioak diseinatu eta probatu ditugu, interesdunekiko elkarrizketa-prozesuak indartu eta beren jardueren ondorioak hobeto neurtu nahi dituzten elkarte, administrazio publiko eta bestelako erakundeei zuzenduta.

Gaur egun, baliabide horiek beste erakundeen eskura jartzen ditugu, libreki berrerabili eta beren beharretara egokitu ahal izan ditzaten.

Nola hobetu kontzertazio-prozesuak eta interesdunekiko elkarrizketa-dinamikak?

Erreferentzia-esparru honek interesdunekin kontzertazio- eta elkarrizketa-prozesuak egituratu eta dinamizatzeko metodologia praktiko bat proposatzen du. Lurralde-elkarrizketa eraginkorra, iraunkorra eta elkarlanean eraikitzera bideratua garatzeko printzipioak, tresnak eta gomendioak aurkezten ditu.

EUSKARA

CASTELLANO

FRANÇAIS

Elkarte-sektorean eta enpresa txikietan eragina ebaluatzea

Gida honek elkarteetan eta enpresa txikietan proiektuen eragina ebaluatzeko metodologia sinple eta praktiko bat proposatzen du. Emaitzak neurtzeko, ikaskuntzak ateratzeko eta garatutako jarduerak hobetzeko analisi-esparru bat, tresna praktikoak eta gomendioak aurkezten ditu.

EUSKARA

CASTELLANO

FRANÇAIS

Eragina ebaluatzeko tresnak

EUSKARA

CASTELLANO

FRANÇAIS

Metodologia erreplikagarri bat

Proiektuko bazkideek beren esperientzia sistematizatu dute «Lankidetzatik elkarrekin egitera. Europako erakundeen arteko ikaskuntza gurutzatua antolatzeko metodologia» dokumentuan. Metodologia honek prozedura sinple eta erreplikagarri bat proposatzen du nazioz gaindiko lankidetza antolatzeko, erakundeen arteko elkarrekiko ikaskuntza sustatzeko eta bazkideen jardunbideak esperimentatzeko. Era berean, urrutitik zein aurrez aurre elkarlanean aritzeko, hizkuntza-desberdintasunak kontuan hartzeko eta ikaskuntzak sistematizatzeko metodo zehatzak aurkezten ditu.

EUSKARA

CASTELLANO

FRANÇAIS

Finantzaketa

Proiektu hau Europar Batasuneko Erasmus+ programak kofinantzatu du.
Orri honen edukiak egileen iritziak baino ez ditu islatzen, eta Europako Batzordea ez da bertan jasotako informazioaren erabileraren erantzule.